XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abbott jauna oso jite lasai baina atseginekoa zen.

Oso gizon sentibera, baina ez emaztea bezain praktikoa.

Ez zegoen hark familiagatik egingo ez zuenik.

Oso osasun onekoa zen, eta oso nortasun egonkorra zuela eta harrituta utzi zuen elkarrizketatzailea.

Maya amak hogei urte eta aitak hogeitamar zituztela jaio zen.

Alaba jaio zenean, Abbott jauna maiarren ilarri bati buruz irakurtzen aritua zen.

Nere neskatoarentzako izena, pentsatu zuen.

Aita eta ama ados zeuden, zortzi urteko zela etxetik aldegin baino lehen, Maya aitatxoren kuttuna izan zela.

Goiz esnatzen zuen goizetan eta igerira joaten ziren.

Beti zegoen ados berarekin.

Elkarren ondoan eseritzen ziren mahaian, eta gizona zen gauero neskatoarekin otoitz egiten zuen bakarra.

Sarritan ibili luzeak egiten zituzten elkarrekin.

Etxera egindako bisitaldi laburretan salbu, Maya gurasoengandik aparte bizi izan zen zortzi eta hamalau urteen bitartean.

Haiekin bizitzeko etxeratu zenean, kexu ziren aldatu egin zela eta.

Jadanik ez zen haien neskatoa.

Ikasi egin nahi zuen.

Ez zuen igerira joan nahi, edo aitarekin ibili luzeak egitera.

Ez zuen gehiago harekin otoitz egin nahi izan.

Bakarrik irakurri nahi izaten zuen Biblia.

Kontra egiten zion aitari hau otorduetan ondoan esertzen zitzaionean.

Aparte eseri nahi izaten zuen.

Amarekin zinera ere ez zuen nahi izaten.

Etxean bere kaxa egin nahi izaten zituen gauzak, hala nola (amak emandako adibidea) aurrez amari esan gabe espilu bat garbitu.

Mayaren lehen aldaketa hauek, gurasoek gogoratzen hasita gaisotasunaren lehen seinale bezala aipatuak, hazten ari zenaren adierazpen arruntak iruditzen zaizkigu.

Interesgarria dena zera da, haren gurasoek garapen hauetaz egiten zituzten juzkuak eta gureak desberdinak izatea.

.